Baztango etxebizitzaren problematika lantzeko batzar irekia eginen dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 8a, 10:00

Baztanen Bizi Nahi Dugu plataforma herritarrak batzar irekia eginen du urriaren 10ean, 19:00etan Arizkunenean, «etxebizitzaren problematikari erantzun bateratu bat emateko eta herri bezala arazoari erantzuteko»

Azaldu dutenez, «azken urteetako etxebizitza turistikoen gorakada neurrigabeari, bigarren etxebizitza eta etxeen hutsen problematika gehituz gero, Baztango egoeraren larritasunaz jabetuko gara. Horren ondorio dira gazteek etxeak alokatzeko ezintasuna, urte osoko alokairuen gabezia edota erosterako garaian, etxebizitzen prezio estratosferikoak».

Arazoa «kolektibizatuz eta herritarrok ardura hartuz, problematikari aurre egiteko gaitasuna dugula sinetsiak gaudelako bilduko gara batzarrean urriaren 10ean. Gaiaren inguruko interes edo kezka duen edonor dago hurbiltzera gonbidatuta».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun