Asteazkenean irekiko dute berriz ere Baztango Liburutegi Publikoa

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 7a

Baztango Udalak adierazi duenez, «Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi du liburuzain berria asteazkenean hasiko dela lanean». Beraz, liburutegiak ohiko zerbitzu eta ordutegiarekin irekiko ditu ateak urriaren 9an, 14:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun