Baztango Talde Ekosozialaren proposamenaren arabera, «eremu horien funtzio ekosistemikoak haunditzea lagungarria izanen da herri barneko biodibertsitatea haunditzeko, eta klima aldaketara moldatutako hirigintzarekin lerrokatzeko, bizitzeko herri hobeagoak egin bidenabar».
Horretarako, «parkeetan landaredia geruzak sartzea» proposatu dute; «sastraka lerroak landatzea edota zuhaixka sailak, heskai biziak, segatu gabeko sailak uztea, basaloreak dituzten belardiak bultzatzea, zuhaitzen txorkoetan basalandareak uztea, arbolen inausketa egokia egitea eta biodibertsitatea laguntzen duten bertze egiturak mantentzea».
Azaldu dutenez, «kontuan hartu behar da zuhaitz, zuhaixka, sastraka eta beste landareek hainbat zerbitzu ekosistemiko eskaintzen dituztela, hala nola, klimaren erregulazioa (karbonoa harrapatu eta biltegiratzeko gaitasuna baitute); tenperatura altuak moteltzea; asotsa gutitzea; airearen kalitatea erregulatzea; ziklo hidrologikoaren erregulazioa; lurraren emankortasuna hobetzea polinizazioa eta haziak sakabanatuz; biodibertsitatearen kontserbazioa eta kontrol biologikoa…».
Azkenik, «proposamena gauzatu ahal izateko, Berdeguneen udal batzorde ireki bat sortzea» proposatu dute. Taldeak aurkeztutako proposamen osoa leitzeko egin klik hemen.