Bestak 2024

Anizko bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da bihar

Ttipi-Ttapa 2024ko urriaren 3a

Gizarte Zerbitzuek busa antolatu dute urriaren 4an, ortziralea, Anizko bestetarat joateko eta herrietarat bueltatzeko

Joateko hiru bus izanen dira. Lehenbizikoa Amiaurtik abiatuko da eta ibilbide hau eginen du:

  • 00:00etan Amaiur
  • 00:05ean Zubiartea
  • 00:10ean Erratzu
  • 00:15ean Arizkun
  • 00:20ean Elizondo
  • 00:25ean Etxarri
  • 00:30ean Lekaroz
  • 00:35ean Irurita
  • 00:40ean Ziga
  • 00:45ean Aniz

Bigarrena Arraioztik abiatuko da:

  • 01:00etan Arraioz
  • 01:05ean Oronoz-Mugairi
  • 01:15ean Almandoz
  • 01:20ean Berroeta
  • 01:25ean Aniz

Hirugarrena Elizondotik abiatuko da 02:00etan eta Anizerat joanen da zuzenean.

Bueltatzeko ere bi norabideetarat joanen da: Arraioz alderat 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan eta Arizkunerat 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Joan-etorria hiru euro izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun