Bestak 2024

Erratzuko errebestak ospatuko dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 3a, 16:00

Egun osoko egitaraua prestatu dute urriaren 5erako

10:00etan dianarekin abiatuko dute eguna, herriko gaiteroen eskutik. 12:00etan bertso poteoa eginen dute tabernaz taberna, Maddi Ane Txoperena eta Ekhiñe Zapiain bertsolariekin. 14:30ean, berriz, bazkaria izanen da elkartean: entsalada epela, ajoarrieroa, oilaskoa arrozarekin, izozkia, kafea eta kopa. Ondotik mahai inguruko kantak izanen dituzte, Modestok alaiturik.

18:30ean, berriz, dantzaldia izanen dute Modestorekin, eta ilunabarrean pintxoak jateko aukera izanen da. 23:00etan Troleke Gorontxo izanen da eta ondotik bestak elkartean segituko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun