Atzoko saioan Baztango Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen aldaketa bat ordenantzetan, Nekazaritza Politika Bateratuari buruzko alhatze araubideari hasierako onespena emanez. Hainbat aldaketa proposatu dituzte, mendi irekian larretzearen inguruan eta dirulaguntzak izapidetzeari lotuak. Horiekin batera, arau hauste berriak ere sartuko dituzte.
Onartutako artikulu berriak eta arau hausteetan txertatutako aldaketak ikusgai daude hemen.
Aldaketetan zehaztu dutenez, urtero Batzar Nagusiak hektareak esleitzeko ezarritako prozedura baliozkotu beharko du urtarrileko saioan. Prozedura horretan hainbat elementu sartuko dira, bertzeen artean: erantzukizunpeko adierazpenaren eredua, aurkezpen datak, jakinarazpenei eta intzidentziei buruzko betebeharrak, aziendaren bazkalekuetako sarrera datak eta kanpainaren publizitate bideak. Hori dela eta, urtarrilaren 2ko saioan 2025eko kanpainari dagokion akordioa hartuko du Batzar Nagusiak.