Goizean, 10:00etan, harrera egin eta egunean baliagarri izanen ziren oharrak jakinarazi ondotik, Aniz eta Zigako parajeetatik ibilbideari ekin zioten. Anizen gelditu zirenek Jolastokirekin jostetan aritzeko aukera izan zuten.
Bazkaria 14:00etan izan zen, 300 lagunetik goitirendako prestatua. Ondotik, zigatar eta aniztarrek prestatutako postre andana jateko aukera izan zen. Gero Izaskun Igoak zigatarrak idatzi arras polit bat leitu zuen, irakurgai hemen. Segidan, lote eta opari batzuen zozketa egin, puzgarriak jarri eta musika hasi zen. Ilunabar arte norekin mintzatu, dantzatu eta jostatu aukera xarmantak suertatu ziren. Etxeko bidean sutopil goxo batzuk jan eta eguna ederki akitu zen. Lekukoa Oronoz-Mugairiko familia, eskola, ikasle eta ikasle ohiei pasa zitzaien.
Antolakuntza batzordeak bere esker ona agertu nahi izan die bezperan, egunean eta biharamunean laguntzera agertu ziren guztiei; beren materialak utzi zituztenei, postreak egin edo eskulana egin zutenei. Guztiak beharrezko izan baitziren xinurri lana egin eta Eskola Ttikien besta erraldoia aitzinerat ateratzeko.