Eskualdeko hiru bikote sailkatu dira Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoko finalera

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 30a, 15:00

Argazkian finalistak. Tartean, ezkerretik hasita, kamiseta laranjarekin Eider Urrutia, Xabi Urrutia, Sela Goñi eta Jexux Goñi; eta eskuinetik hasita, kamiseta berdearekin, Daniel Saldias eta Irune Biurrun.

Nafarroako Arpana Txapelketa Mistoko kanporaketa jokatu zuten larunbatean Berriozarren. Hamabi bikote aritu ziren lehian, eta horietatik bortzek lortu dute finalerako txartela.

Hamabi bikoteen artean, eskualdeko lau aritu ziren, denak baztandarrak: Eider Urrutia eta Xabier Urrutia arraioztarrak, Irune Biurrun eta Daniel Saldias arraioztarrak, Saioa Dendarieta eta Xabier Mitxelena iruritarrak eta Sela Goñi eta Jexux Goñi lekaroztarrak. Eta horietatik hiru ariko dira urriaren 12an Antsoainen jokatuko den finalean: Irune Biurrun eta Daniel Saldias, Sela Goñi eta Jexux Goñi, eta Eider Urrutia eta Xabi Urrutia.

Sailkapena

Sailkapen orokorrean, lehenbiziko bortz postuetan gelditu zirenak ariko dira finalean:

  1. Ainhoa Iraizoz eta Josetxo Barberena: 4.35
  2. Irune Biurrun eta Daniel Saldias: 4.55
  3. Miren Eizmendi eta Oier Aizkorbe: 5.01
  4. Sela Goñi eta Jexux Goñi: 5.06
  5. Eider Urrutia eta Xabi Urrutia: 5.08
  6.  Uxue Rodriguez eta Iosu Huarte: 5.26
  7. Aurkene Aroka eta Lur Gil: 5.51
  8. Nerea Huarte eta Eder Goldarazena: 5.56
  9. Uxue Ansorregi eta Julen Kañamares: 6.29
  10. Maria Iraizoz eta Jon Etxeberria: 6.43
  11. Saioa Dendarieta eta Xabier Mitxelena: 6:44
  12. Ainhoa Zabaltza eta Iker Goldarazena: 8.52

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun