Ane Lindaneren bakarrizketa izanen dute ortzegunean Erratzuko elkartean

Ttipi-Ttapa 2024ko urr. 1a, 08:00

Ane Lindane umorista bizkaitarrak bere bakarrizketa feminista aurkeztuko du urriaren 3an 19:00etan Erratzuko elkartean

Baztango Berdintasun Batzordeak, Talde Feministaren laguntzarekin, Bakarrizketa feministak umorearen klabean zikloa antolatu du. Azaldu dutenez, «umorea arma garrantzitsua da feminismoarendako, bidegabekeriak pairatu arren, emakumeok bizitzeko eta ongi pasatzeko gogoa dugulako».

Joan den astean izan zen lehenbiziko emanaldia, eta aste honetan Ane Lindane umoristaren txanda izanen da; urriaren 3an Erratzuko elkartean izanen da, 19:00etan. Urriaren 24an, berriz, Maria Blancok bere bakarrizketa aurkeztuko du Anizko elkartean 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun