Sinopsia
Ricardo eta Vanesa leku bero eta bigun batean daude. Arras eroso sentitzen den jendez betetako leku hori. Beti irteten den leku hori... Eta zergatik ez gara irteten? Kanpoan txoriak aske ibiltzen omen dira hegan, eta ez da beharrezkoa errealitate-zati txiki batekin konformatzea. Askatasun sexualari eta identitateari buruz sortutako lana. Noizbait beren izatean giltzapetuta egon diren, dauden edo egonen diren pertsona guziengatik, jendartearen onarpena bilatuz eta egunero sufritu zuten guzien alde borrokatuz, hala nola, Federico García Lorca bezala.