Osasun sistema publiko duinaren aldeko manifestazioaren atarian, motorrak berotu dituzte Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 26a, 10:30

Elizondoko Osasun Etxeko egoerarekin kezkatuta, eta osasun sistema publiko duina eskatzeko, hainbat mobilizazio egiten ari dira irailean Elizondon. Atzo ere karrikara atera ziren herritarrak, eta bizikleta martxa aldarrikatzailea eta elkarretaratzea egin zituzten.

Argazkiak: Ondikol.

Baztango Osasun Plataformaren deiari erantzunez, irailaren 11n eta 18an ere elkarretaratzeak egin zituzten Elizondon. Eta atzokoaren ondotik, igandean, irailaren 29an, manifestazioa eginen dute. Elizondoko plazatik abiatuko dira, 12:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun