Nekazaritzako elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren ikastaroa eginen dute urriaren 1ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 26a, 11:00

Lehen sektoreko ekoizleei eta bertako elikagaietan interesatuak dauden merkatari eta jatetxe ttikiei dago zuzendua jardunaldia

Nafarroako nekazaritza elikagaiak merkaturatzeko kanal laburren berri emanen du Intiak heldu den asteartean Elizondon antolatutako jardunaldian. Arizkunenea kultur etxean bilduko dira 15:00etatik 16:00etara. Hainbat gai landuko dituzte, bertzeak bertze, Kanal Laburren Foru Legearen azalpena eta erregistroan izena nola eman. Gainera, bertaratutakoen galderak erantzun eta argibideak emanen dizkiete.

Jardunaldian izena emateko 636 39 93 38 telefonora Whatsappa bidali edo galdetegia bete beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun