Urte ona izaten ari da Jon Medrano kirolari baztandarrarentzat. Irratian ere egon zen eta ipar martxa zer zen ikasi genuen bere azalpenekin. Duela urte batzuk hasi zen ipar martxa praktikatzen eta azken bi urteetan, Baztandik mundurat pausuak eman ditu. Berriki Finlandian izan da munduko txapelketan parte hartzen eta emaitza onekin itzuli da Elizondorat. Sailkapen orokorrean hirugarren postua eta bigarren postua bere kategorian…Taldeka nola bakarka hainbat lasterketetan parte hartua eta sariak ere jasoa…Beti ere podiumean mantendu da aunitzetan eta oraingoan, Finlandiatik bueltan, bastoiak etxean utzita, Xorroxinen ere geldialdia egin du.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.