'Ztandap' bakarrizketa aurkeztuko dute ortzegunean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 24a, 18:00

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik haien azken ikuskizuna aurkeztuko dute irailaren 26an, 19:00etan Arizkuneneko solasaldi aretoan

Baztango Berdintasun Batzordeak, Talde Feministaren laguntzarekin, Bakarrizketa feministak umorearen klabean zikloa antolatu du irailean eta urrian. Azaldu dutenez, «umorea arma garrantzitsua da feminismoarendako, bidegabekeriak pairatu arren, emakumeok bizitzeko eta ongi pasatzeko gogoa dugulako».

Aste honetan izanen da lehenbiziko emanaldia, baina ez da bakarra izanen. Urriaren 3an Ane Lindane umorista Erratzun izanen da, 19:00etan herriko elkartean. Urriaren 24an, berriz, Maria Blancok bere bakarrizketa aurkeztuko du Anizko elkartean 19:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun