Irailak 21, larunbata
09:00ak baino lehen azken abelburuak sartuko dituzte. 09:00etatik 14:00etara azienda kalifikatzeko txandak eginen dituzte. 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara Baztango artisautza eta nekazaritza elikagaien azoka izanen da. 17:30etik 20:00etara, berriz, behi aziendaren erakustaldia eginen dute.
Irailak 22, igandea
09:00etatik 12:00etara behi aziendaren erakustaldia izanen da, eta 10:00etatik 14:00etara Baztango artisau eta nekazarien azoka. 11:30ean Nafarroako aratxea dastatzeko aukera izanen da, eta 12:30ean behi aziendaren enkantea. Akitzeko, 13:00etan sari eta garaikurren banaketa eginen dute.