Bardoetako bigarren jardunaldiko saioetako bat Lekarozen jokatuko dute ortziralean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 18a, 14:00

Eguraldi ona bada Lekarozko plazan izanen da saioa, eta txarrarekin frontoian.

Pasa den astean abiatu zen Bardoak Nafarroako Taldekako Bertso Ekimena. Bigarren asteburuan sartua dago lehia eta Lekarozen jokatuko dute saioetako bat. Bortzirietako eta Baztango bertsolariek dituen Mutilatuak eta Pirini Bardo taldeak ariko dira nor baino nor.

Saioa ortziralean, irailaren 20an, izanen da 19:30ean plazan. Eguraldi txarra bada, aldiz, frontoirako lekualdatuko dute.

Bortzirietako eta Baztango gizonek osatzen duten taldean Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Patxi Castillo, Urko Gartzia eta Iban Garro ariko dira. Pirini Bardo, taldea, aldiz, Erroibarko bertsolariak ariko dira, eta tartean baita Itziar Mitxelena aranztarra ere.

Ez da asteburuko saio bakarra izanen Lekarozkoa. Iruñean Drimtin eta Assurancetourix taldeak ariko dira; Lekunberrin Pikutara Goaz, eta Argako Bixiguak eta Olaztin Joiak eta EzKrashak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun