Legoen sormen tailerra eginen dute irailaren 21ean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 17a, 08:00

Baztango Kultura Zerbitzuak Legoekin aritzeko sormen tailerra antolatu du heldu den larunbatean, irailaren 21ean, Discover Bricks-en eskutik

Arizkunenean izanen da eta bi taldetan eginen dute, lehenbizikoa 10:00etatik 11:30era eta bigarrena 12:00etatik 13:30era. 5-12 urteko haurrei zuzendua egonen da eta 8-12 laguneko taldeak eginen dituzte.

Matrikula egiteko epea zabalik da plaza kopurua bete arte. Izena emateko eskuragarri daude info@discoverbricks.es helbide elektronikoa eta 636 479 965 edo 636 450 745 telefono zenbakiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun