Bestak 2024

Elbeteko bestetarat joateko Gan-torri zerbitzua izanen da bihar gauean

Ttipi-Ttapa 2024ko irailaren 13a

Gizarte Zerbitzuak busa antolatu dute irailaren 14an, larunbata, Elbeteko bestetarat joateko eta herrietarat bueltatzeko

Elbeterat joateko bi bus izanen dira. Lehenbizikoa Lekaroztik abiatuko da eta ibilbide hau eginen du:

  • 23:00etan Lekaroz
  • 23:05ean Arraioz
  • 23:10ean Oronoz
  • 23:15ean Almandoz
  • 23:20ean Berroeta
  • 23:25ean Aniz
  • 23:30ean Ziga
  • 23:35ean Irurita
  • 23:40ean Etxarri
  • 23:45ean Elbete

Bigarrena Arizkundik abiatuko da:

  • 23:55ean Arizkun
  • 00:00etan Erratzu
  • 00:10ean Amaiur
  • 00:15ean Zubiartean
  • 00:20ean Elbete

Bueltatzeko ere bi norabideetarat joanen da: Arizkun alderat 03:00etan, 04:30ean eta 06:00etan eta Arraioz alderat 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Joan-etorria hiru euro izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun