Erratzuko artisauek azoka eginen dute igandean herriko plazan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 13a, 14:00

Erratzuko artisauen lanak ikusteko eta erosteko aukera izanen da irailaren 15eko goizean herriko plazan, 11:00etatik 14:30era. Bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, euskal pastelak, xaboiak, artile lanak, eskuz egindako osagarriak eta poltsak, garagardo artisaua, eskuz serigrafiatutako arropak... aukera zabala izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun