Santutxuko erailketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko irailaren 12a

Bart gauean gizon bat atxilotu dute Santutxun, Bilbon, bere emaztea hiltzeagatik. Gertakaria salatzeko, elkarretaratzera deitu du Baztango Mugimendu Feministak. Elizondoko plazan bilduko dira bihar, irailaren 13an, 19:00etan, Aski da! lelopean. 2003tik Euskal Herrian hil duten 122. emakumea da, eta aurtengo hirugarrena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun