Kortariko gasnak bigarren saria lortu du Ordiziako LI. Gazta Lehiaketan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 12a, 10:30

Irudia: Ordiziako Azoka.

Latxa edo Karrantzako ardiaren esne gordinez egindako LI. Gazta Lehiaketa izan zen atzo Ordizian. 47 gasna aurkeztu ziren guztira lehiaketara, eta joan den urtean bezala, Orabideko Kortariko bordako gasnak bigarren postua lortu zuen, 2.523 punturekin.

Lehenbiziko saria Ilarduiko (Araba) La Leze gaztandegiarentzako izan zen, 2.608,5 punturekin. Txapela eskuratzeaz gain, heldu den urtetik aitzinera Kutxaren Urrezko Garaikurra irabazteko hautagai izanen dira. Hirugarren postua Segurako (Gipuzkoa) Ondarre gaztandegiak lortu zuen, 2.462,5 punturekin.

Sari banaketaren ondotik enkantea abiatu zuten, eta lehenbiziko gazta erdia 5.000 eurotan erosi zuen Usurbilen egoitza duen Comercial Azkue gastronomia eta banaketa enpresak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun