Osasun sistema publiko duinaren aldeko elkarretaratzea egin dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 11a, 14:30

Argazkia: Ondikol.

Elizondoko osasun etxearen egoerarekin kezkatuak, Baztango Osasun Plataforma sortu dute herritarrek eta hainbat mobilizazio deialdi egin dituzte

Gaur izan dute lehenbiziko elkarretaratzea, eta jendetza bildu da osasun zentroaren aitzinean. Hurrengoa heldu den asteazkenean izanen da, 11:30ean leku berean, eta azkena irailaren 25ean izanen da, 19:30ean. Irailaren 29an, igandea, manifestazioa eginen dute 12:00etan Elizondoko plazatik abiatuta.

Argazkia: Ondikol.

Argazkia: Ondikol.

Argazkia: Baztango Osasun Plataforma.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun