'Askatu: armairuko gogoetak' antzerkia aurkeztuko dute irailaren 29an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 11a, 14:00

Irailaren 23an Bisexualitatearen Nazioarteko Eguna da eta, horren harira, Berdintasun Zerbitzuak emanaldi berezia antolatu du irailaren 29an. La Piel Producciones taldeak Askatu: armairuko gogoetak antzezlana taularatuko du Iruritako Gizarte Bilgunean 18:00etan.

Sinopsia

Ricardo eta Vanesa leku bero eta bigun batean daude. Arras eroso sentitzen den jendez betetako leku hori. Beti irteten den leku hori... Eta zergatik ez gara irteten? Kanpoan txoriak aske ibiltzen omen dira hegan, eta ez da beharrezkoa errealitate-zati txiki batekin konformatzea. Askatasun sexualari eta identitateari buruz sortutako lana. Noizbait beren izatean giltzapetuta egon diren, dauden edo egonen diren pertsona guziengatik, jendartearen onarpena bilatuz eta egunero sufritu zuten guzien alde borrokatuz, hala nola, Federico García Lorca bezala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun