Jakinarazi dutenez, «zuhaitza Cercis siliquastrum espeziekoa zen, orain bi urte landatua. 2022ko udaldi ezin idorragoa gainditu zuena. Eremu berdeak eta zuhaitzak ondare publikoa dira, hortaz, hori egin duena denon gozamenerako ondare publikoaren kontra ari da».
Bestak «giro ezin hobean iragan badira ere, oraino horrelakoak gertatzea onartezina da». Hori dela eta, taldeak gertatutakoa salatzeko kanpaina abiatu du, eta mezua argi dute: «Herriko zuhaitzak hausten dituan/ditunan hori: ergela haiz!».