Arrakastatsua izan da Ordokiko 4x4 trialaren XI. edizioa

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 10a, 10:00

Euskal Herritik zein Galiziatik etorritako 25 ibilgailuk parte hartu zuten guztira eta lau kategoriatan saritu zituzten

Argazkiak: Utzitakoak

Ordokiko 4x4 trialaren hamaikagarren edizioa izan zen larunbatean Arizkunen eta jendetza bildu zen ibilgailuen ikustaldiaz gozatzera. 25 kotxek parte hartu zuten lehian, gehienak eskualdekoak, baina baita Gipuzkoatik, Bizkaitik eta Galiziatik etorritakoak ere. Lau kategoriatan banatu zituzten sariak eta hauek izan ziren irabazleak:

Ibilgailu homologatuen kategoria

  • 1. saria: Iker Telletxea eta Xabi Bidaur (Lesaka/Igantzi)
  • 2. saria: Peio Mitxaus eta Miguel Anton (Lekunberri)
  • 3. saria: Mitxel Iribarren eta Aritz Zabaleta (Amezketa)

Ibilgailu modifikatuen kategoria

  • 1. saria: Andoni Galdos eta Aitor Arnaiz (Oñati)
  • 2. saria: Eneko Elizalde eta Ander Zelaieta (Elizondo/Lekaroz)
  • 3. saria: Unai Iparragirre eta Xabi Iparragirre (Bera)

Ibilgailu promodifikatuen kategoria

  • 1. saria: Manex Ordoki eta Xiker Ordoki (Bera)
  • 2. saria: Juxto Mendikoa eta Rafa Mitxelena (Elizondo)
  • 3. saria: Javier Galar eta Cesar Ziaurriz (Iruñea)

Prototipoen kategoria

  • 1. saria: Raul Lopez (Galizia)
  • 2. saria: Ruben Azkunaga (Bizkaia)

Antolatzaileek balorazio positiboa egin dute: «egun aski polita izan zen, gustuko dugun zerbait da eta ilusio haundiarekin prestatzen dugu. Aurten aldatu nahi izan dugu eta goizetik hasi ginen, baina arratsaldean batez ere jende aunitz etorri zen». Aste osoan egindako euriak pataska ederra sortu zuen pistan, «baina larunbatean eguraldi ona egin zuen eta makinen laguntzarekin ongi moldatu ginen».

Azkenik, «eskerrak eman nahi dizkiegu etorri ziren guztiei, babesleei, eta batez ere lagundu zuten guziei; makinekin aritu zirenak, epaile lanetan, zerbitzatzen… haiek gabe triala ez zen posible izanen».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun