Jon Pacheco omendu du Baztan Futbol Taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 9a, 11:00

Gaur egun Donostiako Real Sociedad taldeko jokalaria baldin bada ere, futboleko baloiari bere lehen ostikadak Baztan Futbol Taldean eman zituen Jon Pacheco Dozagarat futbolariak. Parisko Joko Olinpikoetan urrezko domina eskuratu duela eta, omenaldia eskaini dio Baztan Futbol Taldeak. Larunbatean Giltxaurdin ligako lehen partida jokatu zuen Baztan futbol talde nagusiak San Adrianen kontra eta bi taldeko jokalariek eta epaileek, baita Baztan futbol taldeko bertze kategorietako jokalariek ere, pasilloa egin zioten Pachecori eta Txema Garaikoetxeak, Baztan Futbol Taldeko presidenteak, zapia eta Pachecoren izena daraman Baztan futbol taldearen kamiseta oparitu zizkion. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun