Larunbatean Baztango Artisauak eta Baztango Zaporeak elkarteek azoka eginen dute Elizondoko plazan 10:00etatik 14:00etara. Igandean, berriz, Erratzuko artisauak herriko plazan izanen dira 11:00etatik 14:30era. Bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, euskal pastelak, xaboiak, artile lanak, eskuz egindako osagarriak eta poltsak, garagardo artisaua, eskuz serigrafiatutako arropak... aukera zabala izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.