'Nafarroako Donejakue bideak; guztiontzat' solasaldi zikloa irailaren 9tik 12ra Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 6a, 09:00

Baztango Donejakuaren Lagunen elkarteak hainbat solasaldi antolatu ditu Arizkunenean, heldu den astelehenetik ortzegunera

Mintzaldi guziak gaztelaniaz izanen dira eta 19:00etan abiatuko dira:

  • Irailak 9, astelehena: Erromesaldiko aldaketak. Estatistikak aletzen solasaldia, Carlos Mencosen eskutik.
  • Irailak 10, asteartea: Donejakue Bidearen eragin ekonomikoa Nafarroan solasaldia, Fernando San Miguelen eskutik.
  • Irailak 11, asteazkena: Podensis Bidea, erromesaldia Le Puy-en-Velaytik Donibane Garaziraino solasaldia, Ruben Garciarekin.
  • Irailak 12, ortzeguna: Arte garaikidea Donejakue Bidean solasaldia, Pedro Luis Lozanorekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun