Basaburuaren Eguna ospatuko dute larunbatean Berroetan

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 5a, 09:30

2022an Anizen ospatu zuten Basaburuaren Eguna.
2015ean hasi ginen Baztango Basaburuan gure kuartelaren besta ospatzen,  aurten, bigarren aldiz ospatuko da Berroetan irailaren 7an. Bi urteetarik behin egin ohi dugu besta, eta aldiro herriz aldatzen da. 2015ean Berroetan, 2017an Almandozen, 2019an Zigan, eta orain dela bi urte Anizen ospatu ditugu orain artekoak.
 
Argazkia eta testua: Maitane Maritorena.

Egitarau bete betea izanen dugu irailaren 7an. Goizeko zortzietan izanen den mendi itzuliarekin hasiko dugu eguna. Ondotik, 11:00etan mus txapelketa eta haurrendako jostetan izanen dira eta 12:30ean Baztan Kantuz eginen dute. 14:30ean bazkaria izanen dute eta bazkalondoan Andoni Mitxelenarekin dantzaldia. Afalondoan, berriz, 21:30ean, DJ J&J ariko dira giroa alaitzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun