Haurrendako errugbi eskola eginen du BRTk ortziralero irailaren 6tik aitzinera

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 4a, 20:00

2024/25 denboraldirako prestatzen hasi da BRT Menditarrak taldea eta ttikienei kirola erakusteko helburuarekin, errugbi eskola eginen dute 12 urtetik beheitiko haurrendako. Ortzirale honetan, irailaren 6an abiatuko da ikastaroa eta ortziralero bilduko dira Lekarozko zelaian 18:00etan. Informazio gehiago lortzeko eta izena emateko eskuragarri dute 608 716 886 zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun