Amaiurko Sokatira Taldeak ate irekien jardunaldia eginen du asteazkenean

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 2a, 19:00

Sokatira ezagutu nahi dutenek irailaren 4an izanen dute aukera, ASTk ate irekiak antolatu baititu asteazkenean 19:00etan Amaiurko frontoian. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte, eta nesken taldea tiralarien bila ari dela jakinarazi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun