Lekarozko Infernuko Gasnak irabazi du berriz ere Nafarroako gaztarik onenaren saria

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 26a, 17:00

Uharte Arakilgo Artzain Egunaren baitan, Nafarroako Idiazabal gasna onenaren lehiaketa egin zuten. Irabazlea Lekarozko Kortariko Borda gasnategiko Infernuko Gasna izan zen eta 4.800 eurotan erosi zuen gasna irabazlea Iruñeko Baserriberri jatetxeak. Lekarozko gasnategikoak ez ziren saria eskuratu zuten eskualdeko artzain bakarrak izan. Bildots eta ardien lehiaketetan, hainbat sari lortu zituzten eskualdeko parte hartzaileek

 
Ardi muturgorriak
  1. Nerea Mortalena (Arraioz)
  2. Aitor Agirre (Azpilkueta)
Ardi muturbeltzak
  1. S.C. Irigoien (Arizkun)
Bildots muturgorriak
  1. Aitor Agirre (Azpilkueta)
  2. Nerea Mortalena (Arraioz)
Bildots muturbeltzak
  1. S.C. Irigoien (Arizkun)
  2. S.C. Irigoien (Arizkun)
Ustiategi hoberenaren saria
  • S.C. Irigoien (Arizkun)
Hobekuntza genetikoaren lehiaketa
  • Muturgorrietan
    • Esnearen grasa (%): Manex Urrutia (Azpilkueta)
    • Esnearen proteina (%): Manex Urrutia (Azpilkueta)
    • Errapera sartzea: Agoitz Alzugarai (Lesaka)
    • Indize konbinatua: Aitor Agirre (Azpilkueta)
    • Intseminazio ugalkortasuna, artaldean: S.C. Aranburu (Ituren)
  • Muturbeltzetan
    • Esnearen proteina (%): Maria Torres (Elizondo)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun