Giltxaurdiko klaseak debalde probatzeko aukera izanen da heldu den astelehenetik asteazkenera

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 26a, 20:00

Irailaren 2tik 4ra eginen dituzte klaseak eta abuztuaren 29ra arte eman daiteke izena

Ikasturte hasmentari begira, Elizondoko Giltxaurdi kirol instalazioak klaseak doan probatzeko aukera emanen du heldu den astean, irailaren 2tik 4ra, arratsaldetan.

  • Irailak 2, astelehena
    • 18:00etatik 18:45era haurren kirol jolasak, 5 urtetik beheitiko haurrendako
    • 19:00etatik 19:50era zumba
    • 20:00etatik 20:45era indar-jumping
  • Irailak 3, asteartea
    • 19:00etatik 19:50era indar-hit
    • 20:00etatik 20:50era ziklo indoor
  • Irailak 4, asteazkena
    • 17:00etatik 17:45era jumping fitness txiki, 6 urtetik beheitiko haurrendako
    • 18:00etatik 18:50era tonifikazio zirkuituak
    • 19:00etatik 20:00etara yoga

Klaseak probatzeko abuztuaren 29ra arte eman daiteke izena, giltxaurdi@baztan.eus helbidera idatziz edo 948 452 301 zenbakira deituz. Taldeak bete arte ematen ahalko da izena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun