FUTBOLA

Nafarroako Superkopa Giltxaurdin erabakiko da

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 26a, 09:00

Baztanen hasierako hamaikakoa igandean Arronizen. Bana berdindu zuten Zarramonza taldearen kontra.

Arronizen jokatutako joaneko partidan bana berdindu zuten Zarramonzak eta Baztanek eta itzulikoa Elizondon jokatuko dute abuztuaren 31n

Nafarroako Superkopako joaneko partidan bana berdindu zuten Arronizen Zarramonz eta Baztan futbol taldeek. Horrela, Nafarroako Futbol Federazioaren denboraldiko lehen titulua heldu den larunbatean erabakiko da Elizondoko Giltxaurdin. Berdinketa gazi-gozoa izan zen baztandarrentzat. Emaitza ona izan arren, Baztan aitzinetik jarri zen lehen zatian, Xabier Bengoetxearen gol baten bitartez, eta gehiago sartzeko aukerak ere izan zituen, baina Arronizko taldeak partidako azken minutuan berdindu zuen norgehiagoka.


Denboraldiko lehen titulua izateaz gain, Nafarroako Superkopako irabazleak Espainiako Erregearen Kopako aurrekanporaketa jokatzeko eskubidea izanen du eta hori gaindituz gero, lehen mailako talde baten kontra aritzeko aukera ere izan dezake.

Baztan futbol taldeko jokalariak Xabier Bengoetxearen gola ospatzen Arronizko zelaian.

ZARRAMONZA 1: Oier Azkona, Julen Pérez, Adrián Lacalle, Eneko Mauleón, David Bariáin, Aritz Gil, Víctor Haro (5' Samuel Osés/ 85' Asier Remírez), Toni Rodrigo (74' Josu Gil), Xabier Gil (74' Jesús Manuel Echeverría), Julen Basterra eta Iñaki Ausejo (74' Koldo Atienza).

BAZTAN 1: Imanol Burgete, Unai Bengoetxea (77' Aimar Larralde), Aritz Maisterrena (8' Xabier Bengoetxea), Niko Humber, Elur Meoki, Haritz Goñi, Ander Zelaieta, Imanol Zoko (65' Javier Urrutia), Mikel Ariztia, Markel Torres (45' Angel Telletxea) eta Aritz Zoko.

Golak: 0-1 21' Xabier Bengoetxea / 1-1- 90' Julen Basterra.

Txartelak: 34' Aritz Zoko, 38' Ion Osacar, 45' David Bariáin, 69' Julen Pérez, 74' Haritz Núñez, 79' Imanol Zoko, 85' Sergio Oscoz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun