Osasun sistema publiko duinaren alde bilera irekia eginen dute abuztuaren 27an Baztanen

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 23a, 19:00

Elizondoko Osasun Zentroaren atarian egindako elkarretaratzea. Artxiboko irudia.

Osasun zerbitzuarekin kezkatuak daude Baztanen, eta hala, osasun sistema publiko duina eskatzeko, hainbat baztandarrek bilera irekia antolatu dute Nafarroako Osasun Plataformarekin. Heldu den asteartean, abuztuaren 27an, eginen dute, Elizondoko Arizkunenean, 19:00etan.

Hitzordua antolatu duten baztandarrek kontatu dutenez, «aspalditik jasaten ari gara osasun sistema publikoaren hutsuneak. Ebakuntzetako itxaron zerrendak, mediku eta pediatren falta, hitzorduen etengabeko gibelatzea... Bada, egoera bereziki larria dugu Baztanen. Gurea gisako biztanleriari zerbitzua emateko ezarritako mediku eta pediatra kopuruaren arras azpitik ari dira lanean». 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun