Igande honetan ere artisauen azoka izanen da Erratzuko plazan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 23a, 18:30

Herriko plazan izanen da azoka 11:00etatik 14:00etara.

Bertze igande batez Erratzuko artisauek azoka paratuko dute herriko plazan. Azoka goizez  izanen da, 11:00etatik 14:30era, eta hainbat artisau lan ikusteko eta erosteko aukera izanen da: bitxiak, gasnak, ukenduak, eztia, sagar zukua, euskal pastelak, xaboia, artile lanak, osagarriak, poltsak, garagardoa, eskuz serigrafiatutako arropa…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun