2024/2025 ikasturteari begira bi lan poltsa osatu nahi dituzte Baztan Ikastolan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 22a, 16:00

Argazkia: Baztan Ikastola.

Alde batetik, Haur Hezkuntzako goi mailako teknikariarena, eta bertzetik, Haur Hezkuntzako diplomatura edo gradua dutenena. Titulu horietaz gain, hautagaiek EGA edo baliokidea izan beharko dute.

Curriculumak bidaltzeko epea abuztuaren 28an akituko da, 12:00etan. Helbide honetara bidali behar dira: baztan@baztanikastola.eus.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun