Baztango Udalak Oronozko medikuaren etxea izan zena enkantean atera du

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 22a, 19:00

Garai batean Oronozko medikuaren etxea izan zen eraikina enkantean atera du Baztango Udalak. Eraikina 115.878,59 eurotan lizitatu du eta eskaintzak aurkezteko epea irailaren 11n akituko da. Baztango Udalaren erregistroan aurkeztu beharko da.

Eraikinak hiru solairu ditu. Beheitiko solairua garai batean medikuaren kontsultategia izan zen, eta lehenbiziko eta bigarren solairuak, berriz, etxebizitzak izan ziren. Hala ere, eraikinak urte aunitz daramatza erabili gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun