Futboleko Euskal Herria Kopako partida jokatuko dute larunbat eguerdian Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 22a, 12:00

Osasuna B eta Real Sociedad Bren arteko Euskal Herria Kopako partida jokatuko dute larunbat eguerdian Giltxaurdin.

Emakumezkoen Real Sociedad B eta Osasuna B taldeak aurrez aurre izanen dira Giltxaurdin

CD Baztan kirol elkartea mendeurrena ospatzen ari da eta abuztuaren 24an, futboleko XIV. Euskal Herria Kopako partida baten lekuko izanen da Elizondoko Giltxaurdi futbol zelaia. Larunbatean 12:00etan, emakumezkoen Real Sociedad B eta Osasuna B taldeak izanen dira aurrez aurre. Sarrera doan izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun