UPNko Isabel Olabe elizondoarrak Iñaki Iriarte ordezkatuko du Nafarroako Parlamentuan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 15:00

Iñaki Iriarte Lopez UPNko kideak joan den ortziralean aurkeztu zuen bere dimisioa, eta alderdi erregionalistak sare sozialen bitartez baieztatu du Iriarteren partez Isabel Olabe Ballarena izanen dela parlamentaria.

Sortzez elizondoarra da Olabe, 1967an jaioa. Lanbidez, kudeaketa informatikako teknikaria da eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan funtzionarioa. Joan den legealdian ere parlamentaria izan zen, eta horrez gain, hamabi urtez Baztango Udaleko zinegotzi izana da. Joan den urteko udal hauteskundeetan Baztango UPNren zerrendan zortzigarren aurkeztu zen Olabe.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun