Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan dizkiete «bertze urtez batez bestak aitzinera ateratzen lagundu duten herritar guziei, baita herrira hurbildu diren guziei ere».
Bide batez, bestetan egin zen zozketako hirugarren zenbaki sarituaren jabea oraindik ez dela agertu jakinarazi dute. 297 da eta jabea amaiurtarrekin harremanetan jartzen ahal da.