Bestak 2024

[ARGAZKIAK] Lau egun eder pasatu dituzte Oronoz-Mugairin bestetan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 10:00

Lau egun arras polit eta girotsuak izan dira, nahiz eta momentu batzuetan eguraldiak ez duen sobera lagundu. Hala ere, herritar guziek gogo handiarekin hartu dituzte bestak eta hori nabaritu da plazan.

Argazkiak eta testua: Naiara Oteitza.

Baztan Zopetan 200 pertsona inguru elkartu ziren eta arratseko dantzaldian plaza bete egin zen. Bestetako egun handia ere borobila izan zen, herriko dantzari eta erraldoiek iratzarri zuten herria eta arratsaldeko pala partidek giroa berotu zuten. Arratseko bingo musikatua ere ederra izan zen.

Gazte eguna berezia izan zen. Goiz-goizetik, gazte eta ez-gazteak karrikara atera eta Koiputre gauarekin amaiera ederra eman zioten egunari, giro ezin hobean. Azken eguna ez zen gutiago izan, bestondoari kontra egiteko, 180 pertsona inguru bildu ziren zikiro jatean. Arratsaldean aizkora erakustaldiak giro berezia izan zuen, Leontzio Goñiri eginiko omenaldiak markatua. Arratsean, ongi akitzeko Dj Endarak girotu zituen bestetako azken orduak!.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkiete besta hauetan parte hartu duten guziei, musikariei, teknikariei, Ainhoari eta Juana Mariri, hurbildu ziren guziei eta giro hain polita izatea ahalbidetu zuten guziei!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun