Txartelak herriko batzartegian salduko dituzte abuztuaren 23an eta 24an, ortziralean eta larunbatean 20:00etatik 22:00etara. Baztan zopetako txartelek 25 euro balio dute, eta zikiro jatekoek, aldiz, 30 euro. Igandetik aitzinera txartelak erosten ahalko dira, baina 5 euro garestiago salduko dituzte.
Baztan zopak abuztuaren 30ean, ortziralea, izanen dituzte 21:30ean eta zikiro jatea, aldiz bestetako azken egunean, irailaren 2an, astelehena, 14:30ean.