Bestak 2024

Lekarozko bestak ospatuko dituzte abuztuaren 22tik 26ra

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 20a, 08:00

Lagunarte ederrean ibiltzeko aukerarik ez da faltako.

Eskualdeko hainbat herritan bestondoari buelta eman ezinik dabiltzan bitartean, bestak hasteko gogoz dira besteetan. Lekarozen abuztuaren 22tik 26ra ospatuko dituzte herriko bestak eta urtero bezala: musika, otordu, dantzak, haurrentzako jolasak... ez dira faltako. 

Abuztuak 22, ortzeguna

18:00etan Baztango haurren pilota txapelketako finala jokatuko dute. 20:00etan botako dute festei hasiera ofiziala emateko txupinazoa. 21:30ean baztan zopak izanen dituzte eta ondotik dantzaldia Beñat Mitxelenarekin.

Abuztuak 23, ortziralea

10:00etan diana. 14:00etan gazte bazkaria. 17:00etan gazte jokoak.  Ilunabarrean Txorongo txaranga 21:00etan ezkila jotzea. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 23:30etik aitzinera kontzertuak: Ursumari, Skareggaeasko, Akts eta Wester DJ.

Abuztuak 24, larunbata

10:00etan diana. 11:00etan meza nagusia. 12:00etan herriko dantzariak, mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. Ondotik luntx herrikoia. 18:30ean kantaldia Aire Ahizpak taldearekin. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. 00:00etan dantzaldia Bidean erromeriarekin. 03:00etan ‹zk¸l¸z DJ.

Abuztuak 25, igandea

10:00etan diana. Goizean haurrendako puzgarriak. 14:00etan haurren bazkaria elkartean. 16:30ean Kidam magoa. 17:00etan mus zimizte elkartean. 18:00etan txokolate hartzea. Ilunabarrean dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin. 21:00etan patata tortilla lehiaketa eta dastaketa. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. Ondotik dantzaldia Bizphiru Pelau taldearekin.

Abuztuak 26, astelehena

10:00etan diana. 11:00etan mahai muntaketa herrikoia. 12:00etan futbol partida: Gazteak vs Zaharrak. 14:00etan herri bazkaria. Ondotik dantzaldia Beñat Mitxelenarekin. 21:30ean mutil dantzak, gaita eta larrain dantza. Ondotik dantzaldia Beñat Mitxelenarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun