Hilabetero bezala, bertako produktuak eta artisautza lanak ikusteko eta erosteko aukera izanen da abuztuko larunbatetan Elizondon. Azkeneko bi asteburutan Bertan eguna izan da herrian, baina hilaren 17an, 24an eta 31n ere azokak izanen dira, Baztango Zaporeak eta Baztango Artisauen eskutik. 10:00etatik 14:00ak arte plazan izanen dira.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.