Amaiurko bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da bihar gauean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 16a, 11:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri busa antolatu dute asteburu honetan, larunbat gauean Amaiurko bestetarat joateko eta bueltatzeko

Lehenbiziko busa Lekaroztik abiatuko da eta ondoko ibilbidea eginen du:

  • 23:30ean Lekaroz
  • 23:35ean Arraioz
  • 23:40ean Oronoz
  • 23:50ean Almandoz
  • 23:55ean Berroeta
  • 00:00etan Aniz
  • 00:05ean Ziga
  • 00:10ean Irurita
  • 00:15ean Etxarri
  • 00:20ean Elizondo
  • 00:30ean Arizkun
  • 00:40ean Erratzu
  • 00:45ean Zubiartea bidegurutzea
  • 00:55ean Amaiur

Bigarrena Elizondoko plazatik abiatuko da 02:00etan eta Amaiurrerat joanen da zuzenean.

Bueltatzeko hiru bus izanen dira, herri guzietatik pasatuko direnak: 03:30ean, 05:00etan eta 06:30ean. Joan-etorriak 3 euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun