Bestak 2024

Oronozko bestetarat joateko Gan-torri busa izanen da bihar gauean

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 15a, 13:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek Gan-torri busa antolatu dute aste honetan ere, ortzirale gauean Oronoz-Mugairiko bestetarat joateko eta bueltatzeko

Bi norabideetako busak joanen dira. Lehenbizikoa Arizkundik abiatuko da eta ondoko ibilbidea eginen du:

  • 23:30ean Arizkun
  • 23:35ean Erratzu
  • 23:45ean Amaiur
  • 23:50ean Zubiartea bidegurutzea
  • 23:55ean Elizondo
  • 00:00etan Etxarri
  • 00:05ean Lekaroz
  • 00:10ean Irurita
  • 00:15ean Arraioz
  • 00:20ean Oronoz-Mugairi

Bigarrena Almandoztik abiatuko da:

  • 00:30ean Almandoz
  • 00:35ean Berroeta
  • 00:40ean Aniz
  • 00:50ean Oronoz-Mugairi

Hirugarren busa Elizondoko plazatik abiatuko da 02:00etan eta Oronozerat joanen da zuzenean.

Bueltatzeko bi noranzkoetara joanen da busa: Almandoz alderat 03:15ean, 04:45ean eta 06:15ean eta Arizkunerat 03:45ean, 05:15ean eta 06:45ean. Joan-etorriak 3 euroko kostua izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun