Bizikleten oinarrizko mantentze lanak egiteko saioa ortziralean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 13a, 17:00

Bizikletaren erabilera sustatu nahian, Baztango Talde Ekosozialak oinarrizko mantentze lanak egiteko saioak antolatzen ditu hilabetero. Abuztuko hitzordua ortziralean izanen da, hilaren 16an, 18:30etik 19:30era Ahaztuen plazan (Fantxike ondoan), musika lagun.

Interesa dutenek aski dute egun eta tenore horretan agertzea, eta bertzeak bertze, balaztak tenkatzeko, martxak erregulatzeko eta katea urineztatzeko aukera izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun