22 parte hartzaile izan ditu Baztango etxeak, balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko sariketaren IV. edizioak eta asteburuan egin zuten sari banaketa. Antolatzaileek adierazi dutenez, komertzioen kategorian «partaidetza eskasa» izan da, «heldu den urtean jende gehiago animatzeko deia egiten dugu».
Etxeetan eta balkoietan, berriz, «arras ongi joan da; aurten loreendako sobera urte ona izan ez bada ere, gauza arras politak ikusi ditugu eta zailtasun haundiak izan ditugu sarituak aukeratzeko, beraz, kontent gaude». Gainera, «herriz herri ibili garenean parte hartu ez duten etxe eta balkoi arras politak ikusi ditugu eta heldu den urtean parte hartzera animatuko nahiko genituzke».
Arkupeakeko lorezaintza taldea aritu da epaile lanetan eta sarituek lore sorta bana eta 50 euroko bonuak eskuratu dituzte.