Iruñeko Gazte Orkestrak hainbat emanaldi aurkeztu ditu azken egunetan Baztanen; kalejira, haurrendako ipuin musikatua, ganbera musika kontzertua… eta asteburuan borobildu dute egitaraua Elizondon.
Ortziralean elizan egin zuten emanaldia, Martinu, Dvorak, Mozart, Beethoven eta Camille Saint-Saëns autoreen lanak aurkeztuz. Orkestrak organoarekin batera jo zuen, soinu berezi eta ederra sortuz.
Larunbat ilunabarrean, berriz, Camille Saint-Saënsen Printzesa Horia opera aurkeztu zuten Iriarte pilotalekuan, beroari aurre eginez. Ikuskizun ederra egin zuten; Saioa Goñi eta Roberto Olabarria izanen ziren ahots nagusiak, Elizondoko Abesbatza Ttikiaren laguntzarekin. Mirari Etxeberriak zuzenduko zuen ikuskizuna eta Erik Rodriguez izan zen eszena zuzendaria.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!